Hasiera ~ Taldea

Taldea

    Euskal dantzak bizitzeko modu eta baloreetara hurbiltzen gaituzten material folkloriko garrantsitzu bat osatzen dute.

    Bi dira Lora Barri Dantza Taldearen printzipioak: Euskaldunen ohiturak bizirik mantentzea eta Munduan zehar hoiek aditzera ematea.

    Lora Barrik printzipio hoiek bete egin ditu. Taldean parte hartu duten pertsonak berrehun baino gehiago izan dira. Lora Barri dantza taldeak dantza-jaialdi askotan parte hartu du, bai Euskal Herrian bai beste komunitate batzuetan. Taldeak urtero dantza-jaialdi bat antolatu du. Jaialdi honek komunitate autonomo guztien folklorea erakusten dio Portugaleteri.

    Lora Barri sortu zenetik Euskal Dantzarien Biltzarreko kidea da. Honen lana euskaldun folklorea aztertzea eta berrezartzea da.

    Lora Barri Dantza Taldeak gure arbasoek herentzia moduan utzi dizkiguten dantza eta doinu guztiak fidelitate eta errespetu haundiz egin ditu.

    Azken urte hauetan taldeak ezer egin gabe ari zen, aurreskuak eta San Rokeren prozesioa bakarrik eginez.